Kontsumo arduratsuak, etika, ingurunearen babesa eta giza eskubideak bermatzen dituen produktu eta zerbitzuak kontsumitzean datza. Kontsumitzen dugunean, produktu edo zerbitzu hori ahalbidetzen duten prozesu guztietan parte hartzen ari gara: kontsumo arduratsuak, honek izan dezakeen eragina baloratzea dakar.
Kontsumo kontziente eta transformatzailea aldiz, kontsumitze ekintza baino haratago doa; osasunari, erlazioei, denborari, koherentziari, duintasunari, balioei, bizitzeko moduari buruz hitz egiten digu.
Kontsumo mota hau, pozik eta koherenteago bizitzen laguntzen diguten kontsumitzeko beste modu batzuk ikertzeko gogotik dator. Honek ongi sentiarazten gaitu.
Baina, kontsumoaren eraginez mundua alda dezakegu? Hau erantzutea zaila da, beraz, helmugara begira jarri beharrean, bidean kontzentra gaitezen. Garrantzitsuena ez da mundua transformatzea kontsumoaren eraginez, baizik eta kontsumoak gure bizitzak, auzoak eta herriak transformatzen ez jarraitzea da.