image5501

Nor gara?

Irabazi asmorik gabeko elkarte asanblearioa gara. Ekonomia soziala bultzatuz, Bidasoaldea biziberritu nahi dugu, mundu iraunkor bat gauzatzeko. Pertsonetan oinarritzen den kontsumoaren bertze eredu bat bultzatu nahi dugu: solidarioa, ekologikoa, arduratsua, ahal bezain lokala, kontzientea eta transformatzailea.

Bidasoko urek bustizen dituen lurretan gure asmo bertsuak dituzten elkarteekin harremanak estutzen ditugu, elkar osatuz. Antolamendua asanblearioa da, demokratikoa, bazkidea izanik elkartearen benetako balioa, bidean elkarrekin hazi nahi dugulako.

Kontsumoaren gizartean bizi garen garai hauetan, zer nolako kontsumoa egiten dugunaren araberakoa da sortzen ari garen mundua. Gizarte hobe bat nahi badugu, kontsumoa transformatu beharko dugu, eta alderantziz, kontsumo hobe bat nahi badugu, gizartea transformatu beharko dugu.

Parte izan nahi al duzu? Jar zaitez gurekin harremanetan!

Gure proiektuak

Gure helburuak betetzeko, beharrezkoa ikusten dugu kontsumo modu hauek ahalbidetzen dituen lokal edo gune bat irekitzea. Bertan bazkideek, ahal bezain hurbileko produktu ekologikoak aurkitu ahal izanen dituzte. Prezio egokia bilatzen dugu, kontsumitzaile eta ekoizlearentzat, eta bertako ekoizle ekologikoak sortu, kalitatezko lanpostuen bitartez.
Hobekiago ezagutzeko, sartu azokaren atalean:

Azoka

Transformazioaren bidean, garrantzia ematen diogu informazioari eta formazioari. Horregatik hitzaldiak, aurkezpenak, tailerrak, ikastaroak, eta bazkideen arteko dinamikak bultzatzen ditugu, modu ahal bezan parte-hartzailean, eta dauden egitasmoekin sarean funtzionatuz. Agendan ikus ditzakezue antolatzen ditugun ekintzak.

Gure hitzak

Horrekin batera, Bidazin hitza komunitateak du, bazkideak. Bertzeak bertze webgune honetako Gure hitzak blog kolektiboan parte hartuz. Bazkide baldin bazara eta bertan idatzi nahi baduzu galdetu elkarteko kideei edo webgunearen bitartez.

Kontaktua

Zure E-posta (beharrezkoa)

Mezua