Bidaziko Azoka apainduz, irabazi saski bat!
Nola?: Argazki edo marrazkiak igorriz
2014ko hasiera honetan, Bidazi elkarteak, Bidasoaldeko Azoka ekologikoa irekiko duela eta, jendearen laguntza eskatzea erabaki dugu hau apaintzeko asmoz. Horregatik, bidaltzen dizkiguzuen argazki eta marrazkien artean Bidaziko bazkideek aukeratuko dituzte euren lokala apainduko duten irudiak (Bidazi proiektuaren inguruko informazio gehiagorako, gure web orria bisita dezakezue: www.bidazi.org)
– Parte hartzaileak: Bidasoaldea (Gipuzkoa, Lapurdi eta Nafarroa) eta bere inguru naturaleko herritar eta taldeak.
– Gaia: Kontsumo kontziente eta transformatzailea (Informazio gehiagorako: http://bidazi.org/kontsumo-kontziente-eta-transformatzailea/)
– Parte hartzeko baldintzak:
- Pertsona edo taldeko 3 irudi, argazkiak edo marrazkiak.
- Irudiaren eskubideak egilearenak izatea eta aukeratutako irudiak Bidazik erabiltzeko ahalmena onartzea.
- Irudi bakoitzak izenburu bat edo azalpen bat izan beharko du.
- Parte hartzailearen kontaktu datuak: izen-abizenak, telefonoa, herria eta e-maila
– Irudiak aurkezteko epea eta modua: Irudiak e-mail bidez bidali beharko dira info@bidazi.org-era, 2014ko otsailaren 15a baino lehen.
– Epaimahaia: Otsailaren 15etik 23a bitarte, Bidaziko bazkideek bozkatuko dituzte, 3 aukeratuz, www.bidazi.org web orriaren bidez.
– Saria: Bertako produktuez osatutako saski eder bat zozketatuko da parte hartzaile guztien artean. Saski hau olio, zereal, pasta, lekale, arrautza, mermelada, xaboi etabarrez egonen da osatua.
Zozketaren irabazlearen izena otsailaren 24ko astean jakinarizako da www.bidazi.org-en. Hortaz gain, argazki edo marrazki bozkatuenak Bidaziko Azoka apaintzeko erabiliko dira, eta bertan egonen dira ikusgai 2014. urtean.
– Onespena: Apainketa parte hartzailean irudiak bidaltzen dituenak oso-osorik onartzen ditu oinarri hauek.