Batzar orokorra

arrueErran genizuen bezala, batzar orokorra antolatzeko eguna ailegatu da! Hainbat puntu lantzen egon gara azkeneko hilabeteetan, eta azkenik baditugu proposamen batzuk bazkide guztion artean eztabaidatzeko. Alde batetik, Azokarako aproposa iruditzen zaigun lokala aurkeztuko dizuegu. Antolatuko ditugun komisio edo lan taldeen inguruan ere solastuko dugu, denon artean talde hauek betetzen joateko. Bertzalde, lokala montatzeko egonen den lanari aurre egiteko, auzolanerako deialdia ere luzatuko dizuegu. Bertze hainbat puntu landuko ditugu baita.

Batzar orokorra:

– Eguna: Azaroaren 15a
– Ordua: 19:00
– Lekua: Cederna-Garalurko bilera gela, Alkaiaga poligonoan (Lesakako lurretan egon arren Berako herritik oso hurbil dago): https://maps.google.es/maps?q=43.279084,-1.695785&num=1&t=h&z=18
– Eguneko gaien ordena:

  • Batzordearen osaketa
  • Barne araudiaren onespena (kuotak, auzolana…)
  • Lokalaren proposamena
  • Komisioen proposamena

Behin lokalarena argituta, hilabeteroko kuota ordaintzen hasiko gara, beraz bazkideek bazkide zenbakia eta kontu korrontearen zenbakia eraman behar dugu, faborez, garrantzitsua da.

Zalantzaren bat izanez gero, idatzi lasai!

Utzi erantzuna