Eta bihar hasiko bagina?

Zer gertatuko litzateke gure bizilagunari barazkiak erosiko bagenizkio? Eta auzoko abeltzainari haragia? Eta bertako irinarekin eginen bagenu ogia? Gauza aunitz aldatuko genituzkeela!

Eta gure kontsumo ohitura ero hauen inguruan pentsatzen jarriko bagina?

95

Nola da posible, ekoizle bati produktu bat ekoizteak 20 xentimo kostatzea, berari honegatik 10 xentimo pagatzea, eta kontsumitzaileak 50 xentimo ordaintzea? Non dago tranpa?

Ezagutzen dugu egunean (gutxienez) hirutan jaten ematen digunaren aurpegia? Nor da? Nola ekoizten du? Non?

Galdera hauek gure buruei pausatuta, zenbat gauza aldatuko genituzke? Zenbat lanpostu sortuko? Zenbat harreman (hartu eta eman) sortu? Nola hobetuko litzateke gure osasuna?

Iraungo duen iraultza lortuko genuke.

Eskualdea eraldatuko genuke, eta baratzetik platerera elikagaiak egiten duen bidearen jabe bihurtu. Ez genuke bi egunetan lortuko, baina bihar hasiko bagina, zer moduz?

Zorionez, gero eta kontzienteago gara bertako produktuak kontsumitzea garrantzitsua izateaz gain onura handiak ekartzen dituela sozialki, ekonomikoki eta baita ingurumenari dagokionez ere.

Sozialki, harreman justuagoak eta konfiantza-sareak sortuko genituzke. Jakinen genuke nork, noiz, non eta nola egiten dituen gure barazkiak, gure zerealak, gure haragiak, gure esnekiak, gure arrautzak, sagardoa…. Aurpegia jarriko genieke eta ezagutuko genituzke Jon, Lourdes, Ander, Patricia, Aitor, Miren, Mikel… Eta jakinen genuke, ordaintzen duguna haientzat dela. Bisitatu ahal izanen genituzke haien baserriak, ogi-tailerrak egin, errezeta goxoak egiten ikasi… eta abar!

Eta ez hori bakarrik! Bertako ekonomia bultzatuko genuke, lanpostuak sortu, ekintzailetasuna bultzatu, gure paisaia hobetu, ura, lurra, haziak… jakituria eta zainketei arreta eman… eta elikadura osasuntsu baten bidez, gu ere aunitzez hobe biziko ginateke.

Iraultza haundien edota gobernuen esperoan egon gabe, norberaren ohiturak aldatzetik hasi behar dugu, aldaketa ttiki aunitzekin lortuko baitugu iraultza. Guzti hau posible egiten laguntzeko, Bidasoaldea-Xareta alde honetan Bidazi elkartea dugu, herritarrok poliki-poliki aitzinera ateratzen ari garen proiektua. Leitzaldean ere LeitzEKOko lagunak ere hor dabiltza. Hurbildu eta ezagutu. Hasi iraultza zuregandik.

“Kosmetika naturala” ikastaroa

kosmetika natural kartelaKosmetika naturalak abantail handiak ditu kosmetika industrialarekiko. Hauek, osasuna, ingurugiro, kontsumo kontziente eta transformatzaile eta kostu ekonomikoarekin dute zerikustekoa.

Honen harira Bidazitik ikastaro bat antolatu dugu, alde batetik kosmetika naturalak ekartzen ahal dizkigun onurez informatzeko, eta bertzetik etxean gure kontu prestatzen ahal ditugun xaboi, ukendu eta olioak nola prestatu erakusteko.

Ikastaroa azaroaren 29an eginen da, goizeko 10etan, euskaraz, Bidaziko Azokan:

https://maps.google.es/maps?ll=43.279446,-1.695862&z=15&cid=2927047757918356964&q=Bidazi&output=classic&dg=opt

Lekuak mugatuak izanen dira eta preferentzia bazkideek izanen dute. Beraz, interesa izanez gero, apuntatu lehenbailehen gure helbidera e-mail bat igorriz: info@bidazi.org

Ikastaroaren prezioa 7€koa izanen da Bidaziko bazkideentzat eta 15€koa bazkideak ez direnentzat. Prezio honen barruan ikastaroan egindako xaboi eta ukendu bat jasoko ditu partehartzaile bakoitzak.

Baratzegintza ekologikoan lehenbiziko urratsak

Berako udaletxeak baratzegintza ekologikoaren inguruko ikastaro bat antolatu du apirilaren 14ean eta maiatzaren 8an, ortzegunetan, Beralandetan, arratsaldeko 6etatik 9etara.

Irakaslea Josune Zamora izanen da, Mattenea baserrikoa.

Egitaraua:

– Zer da baratzegintza ekologíkoa?
– Lurra lantzea. Lanabesak.
– Ongarriketa.
– Ureztapena.
– Belar txarrak deritzonak kontrolatzea.
– Txandakatzeak eta elkartzeak.
– Baratzearen Osasuna: izurriteak, gaixotasunak eta tratamenduak.
– Ereite eta landatze egutegia.
– Labore desberdinen maneiua eta ezaugarriak.

IKASTAROA EUSKARAZ lZANEN DA eta apunteak gaztelaniaz emanen dira.
Ikastaroak 10€ balioko ditu eta izen-ematea apirilaren 16a baino lehen egin beharko da 948 63 00 05 telefonoan.

Euskal Herriko Hazien Sareko hazi zaindarien III. topaketa Soraluzen, martxoaren 15ean

Euskal Herriko Hazien Sarekoek topaketa bat antolatu dute bai lehen eurekin ibili den jendeari, bai bere lanean eta bere baratzean bertako barietateak landatzeko eta hauen bioaniztasuna berreskuratzeko tokia gorde nahi duten nekazari berriei, Soraluzeko (Gipuzkoa) erabilera anitzeko gelan eginen duten formakuntza eta trukaketa saiora jendea gonbidatzeko asmoz.

Topaketan parte hartzeko, erasten den inskripzio-orria Martxoaren 10a, (astelehena), baino lehen beteta bidali behar da eta helbide hontara bidali haziensarea@gmail.com: Izena emateko orria

Topaketaren egitaraua:

10.00-10.30 Kafea eta inskripzioa (Inskripzio-orria aldez
aurretik beteta bidaltzea derrigorrezkoa da).

10.30-12.30 Hazi Zaindarien formakuntza eta hazi banaketa.

12.30-13.00 Hamaiketako (EHHSren kontutik).

13.00-14.00 Hazien Sarearen Asanblada orokorra.

14.30ean Bazkaria Gaztetxean (bakoitzak ekarri behar du bere
bazkaria, denon artean elkarbanatzeko).

Apainketa kolektiborako argazkiak IV

Izenburua: Etxetik etxera
Etxetik etxera-ttiki

 

Izenburua: Konpontzea, botatzea bainon hobe

Konpontzeko-ttiki

 

Izenburua: Sortzetik bizi

Sortzetik-ttiki

 

Izenburua: Bizitzeko teilatua. Erosteko, burua.

Teilatu-ttiki

 

Izenburua: Kolorezko saskiak

Kolorezko saskiak-ttiki

 

Izenburua: Enborra buruan eta ibili munduan

Senegal-2-ttiki

 

Izenburua: Purra-purra egin nion atetik…

Purra-purra-ttiki

 

Izenburua: Nekazariaren eskua

Nekazariaren eskua-ttiki

 

Izenburua: Algodoia; loretik osasunera

Guata-ttiki

 

Izenburua: Gurpil xinple batekin zirkoa baitute sortzen

Gurpil batekin-ttiki

 

Izenburua: Aitatxi baratzean

Aitatxi-ttiki