Urriaren 31an Olatukoop sareak, ekonomia sozialaren azoka antolatuko du Irungo Lakaxitan.
– Fiare eta Koop57 (banka zerbitzu etikoak eta aurrezki kooperatibak)
– Goiener (energia hornitzaile koooperatiboa)
– Basherri (baratza kooperatiba eta kontsumo taldeen sarea)
– Bidazi (kontsumo ekologikorako taldea)
– Olatukoop (ekonomia sozial eraldatzailearen sarea)
Horretaz gain 2 tailer izango dira:
– Linux instalatzeko tailerra
– Garagardoa egiteko tailerra
Eguna amaitzeko pintxoak eta garagardo artesanala dastatzeko aukera izango da eta 2 kontzertu izango dira:
– Sofa (Rock instrumentala, Zarautz)
– Pelax eta Cowboy’s orchestra (Folk-rock, Donostia)
ALTERNATIBA BADAGO, HEMEN ETA ORAIN!
Nazkatuta al zaude, argi indarraren fakturak ez ulertzeaz, hauen prezio igoera etengabeaz eta adarra jotzen ari zaizularen sentsazioa gainetik kendu ezinik ibiltzeaz?
Zuk ere uste duzu Bankuak direla bizi dugun krisi ekonomikoaren erantzule nagusiak, eta Hezkuntzan, Osasunean edota Ongizatean pairatzen ditugun murrizketak, Gobernuek hauek salbatzeko erabilitako diru publiko guztiaren galeraren ondorio direla?
Zuk ere nahiko zenuke ingurukoekin elkarbanatzen dituzun elikagaien gaineko kontrola izan, eta ez milaka kilometrotik datozen transgenikoz eta pestizidaz beteriko zaborjanarekin sabela bete?
Ba egun posible da. Egingarri duzu zerbiztu energetiko, finantziero eta elikadurazkoak orain arte bezala mantentzea, eta era berean, modu etiko, partehartzaile eta kooperatibo batean ekoiztuak direnetaz mesede lortzea.
Horrela, oinarrizkoak diren produktu eta zerbitzu hauen inguruko informazio guztia eskura edukiko duzu; bai jatorriari dagokionez, bai prezioari dagokionez eta baita kontsumitzeko erari buruz ere. Gainera, ekoizpen prozesuan dauden erabaki espazioetan ere, hitza edukiko duzu.
Era honetan, eta inungo sakrifiziorik egin gabe, zure etxea berotu eta argiztatzerik edukiko duzu, zure ordainsariak kobratu edo gorde eta modu etiko batean elikatzeko aukera edukiko duzu. Ekoizpen eredu garbi eta kooperatibo bat bultzatuko duzu zure eguneroko kontsumoarekin, eta horrela inguratzen gaituen sistema injustu eta txikitzaile honen aurrean, alternatiba sozioekonomiko berriak eraikitzen lagunduko duzu.
Datorren Urriak 31ean, Lakaxitan burutuko ditugun ihardunaldietan, iada martxan dauden alternatiba batzuk ezagutzeko aukera edukiko duzu, eta garrantzitsuagoa dena, parte izaten hasteko abagunea ere bai. Gaur eta hemen, mundu justuago baten alde martxan dauden alternatibetaz mesede hartu, eta zure eta gure bizimodua hobetzen hasteko aukera edukiko duzu.